Urriak 25 Osteguna ZARAUTZEN!
Urriak 25, Ostegunean Zarauzko Euskalduna tabernan joko dugu. 21:30etan izango da emanaldia, eta gainerakoetan bezala poesia eta musika akustikoa izango ditugu ardatz. Kontzertu hau, “Kafe torero” iniziatiba kulturaleko urteko lehenengo emanaldia izango da eta musika zein poesia maite duen orori dei egiten diogu.
GARABI ZARAUTZEN
eguna: Urriak 25 Osteguna
ordua: 21:30etan Tokia: Euskalduna tabernan
