Larrabetzuko “Hori Bai” gaztetxean joko dugu Uztailak 6an. 22:00etan izango da eta habana zaharra maketaren aurkezpena egingo dugu, Eskoriatzan egin genuen funtzio bera. 2.aldia izango da funtzio osoa egiten dugula jendaurrean.
ANIMATU!
Oraindik ez ditugu egunak guztiz finkatu, baina, Larrabetzuko “HORI BAI” gaztetxean eta Deustuko herrian jotzea dugu pentsatua. Beraz, atentu egon web-orriari, bertan jarriko baitugu noiz izango diren kontzertuok.
Saio ederra burutu genuen harrabots!-en aurkezpenean. Anje Duhalderen emanaldiaren aurretik jo genuen. Proiektore gabe 5 kantu jo genituen eta ederki atera zen, berriz ere jendearen txalo eta ohiuak entzutera behartuek izan ginen. Hasiera ona.
Anje berak ere zoriondu zigun eta gogor jarraitzeko gomendatu ere, “ideia oso onak eta gazteon indarra” dugula esanaz. Beraz halaxe jarraituko dugu, nola ez!