GARABI

2009 Apirila 15

GARABI SAUSALITO TABERNAN

Non sailkatua: Sailkatugabeak — garabi @ 1:45 pm

cartel-garabi.jpg

2009 Martxoa 11

Non sailkatua: Sailkatugabeak — garabi @ 1:34 am

61751106.jpg

Garabi taldea osatzen dugunok, onartu beharra dugu duela 4 urte Johnny Cash benetan ezagutu genuenean, barreneko arra piztu zitzaigula. Hegoaldeko trenen soinuaz aurrera atera zen musikari konprometitu honek nolabait bizitza markatu digu. Nolakotasun berezi horrek…

Segituan proposatu genien Xabierrei, Etxabe eta Etxeberriari emanaldi berezi bat antolatzea Johnny Cash omentzeko asmoz. Emanaldi bat bakarra Zarauzko Euskalduna tabernan. Hauek begi onez ikusi zuten egitasmoa eta martxan jarri ginen.

Beraz 2009ko Martxoaren azken ostegunean Johnny Cash musikari handiak Folsom gartzelan eskeini zuen kontzertua berpiztuko dugu. Rockabilly eta country musikaz beteaz Kafetoreroko belarri oro.

EUSKALDUNA PRISION BLUES

2008 Abendua 26

Tarin Tabernan kontzertua! Abenduaren 26 OSTIRALA 22:30etan

Non sailkatua: Sailkatugabeak — garabi @ 4:00 pm

KoNtZeRtU AkUsTiKoA TARIN TABERNAN!

NOIZ: Abenduak 26, 22:30etan

NON: TARIN tabernan

Maketa aurkezpena!

2008 Abendua 24

Ideak

Non sailkatua: olerkia — garabi @ 12:53 pm

Ideiak ere

ameslariak dira,

haiek maitemintzen asmatu behar.

Bestela ihes egiten dute…

petaloa haizeak daraman legez.

Inork ezagutu ez duen lekura

urrutira.

Ideiak ere ameslariak dira.

Larrabetzu

Non sailkatua: Sailkatugabeak — garabi @ 12:45 pm

Larrabetzu du izena maite dudan herri batek. Bizkaiko Txorierri bailaran ezkutuan egon arren autopistan kartel erraldoia imini diote. Merezi du… edo agian hobe autopista barik… baina… errebindikazio ekologistak alde batera lagata: Larrabetzu izena du maite dudan herri batek.

Bai horixe edo HORI BAI! Arrazoiz diot. Nola elizari itsatsita gaztetxe eder bat aurki daitekeen herriko tabernaren alboan. Aurrerako plazatxoa; bertan udaletxea eta batzokia eta apur bat aurrerago etxebizitza berriak. Zaharren ispilu izan nahi duten etxebizitzak.

Hori bai! Nik Larrabetzu maite dut.

2008 Urria 29

EH SONA!

Non sailkatua: Sailkatugabeak — garabi @ 4:58 pm

eh-sona-egitaraua.jpg

2008 Iraila 25

EUSKAL HERRIA SONA 2008: Abenduak 6 ZEREN ZAI+GARABI

Non sailkatua: Azken berriak — garabi @ 11:28 pm

NON: La Farinera del Clot aretoan

farinera-del-clot-barcelona-sant-marti-de-provencals-exterior.JPG

mapafarinera.gif

NOIZ: Abenduak 6

sarrera: 5 euro

baina interneten jada entzun eta jaitsi daiteke:

http://www.jamendo.com/es/album/31542

 

2008 Abuztua 15

Azken Portu zuzenean (entzun/deskargatu)

Non sailkatua: Sailkatugabeak — garabi @ 7:50 pm

hemen: http://www.jamendo.com/es/album/30045

2008 Abuztua 13

Laudioko festetan GARABI!

Non sailkatua: Sailkatugabeak — garabi @ 8:47 pm

Laudio aldera goaz Larunbatean,  kontzertua txoznetan izango da gabean. Ordua? Ideaik ez. Gauian.

ANIMATU!

Abuztuak 16, Larunbata txoznetan.

2008 Uztaila 16

Garabi: Udako kontzertuak

Non sailkatua: Azken berriak — garabi @ 12:38 pm

Nahiz eta soberan luzatzen ari zaigun, maketa laster esku artean edukitzea espero dugu. Mattin teknikaria azken pintzelkadekin burubelarri dabil. Aurrerago esan bezala, bost kantu izango ditu, gure taldearen hasiera hoberen definitzen duten bost kantu eta noski bi poema. Laster izango duzue salgai zarauzko tabernetan 2 euro xumeren truke.

garabi-talde-osoa.jpg

Bestalde zenbait kontzertu joko ditugu udan zehar: Zumaian hasiko gara uztailak 16an, bertako Gaztetxe berrian 22:00etan, ondoren bartzelonara goaz eta han Euskal etxean joko dugu Uztailak 18an. Abuztuak 7an Getariako festetan izango gara txoznetan eta Abuztuak 9an Zarauzko Azkenportuko festetan. Abuztuan 16an aldiz Arabako Gopegi herriko festetan joko dugu. Gainerako kontzertuen datak finkatu ahala blogean ipiniko ditugu.

Hurrengo orrialdea »

Wordpressek kudeatua

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5